ERAKUSKETA BERRIA APAINDU ARETOAN

Fernando Mardones

“Gairik gabeko margogintza #16”

 

 

Musikaria notei baino sortzen ari den musikari atxikitzen zaion moduan, margolaria ere, margotzen ari delarik, ez da erabiltzen dituen tresnen menpekoa.

 

Margolan hauen bidez, konszienteki ala ez, emozioak helarazten saiatzen naiz, baita margo keinuari esker olerki balorerik ere. Ohiko lan ereduak kolokan jarri eta begiradari kolore, itxura, testura, egitura nahiz eraketa pantaila bihurtzen uzten diot, non ene formakuntza eta bizi eskarmentua irudikatu. V. Kandinsky egileak eskainiriko “gairik gabeko” margogintzak edo abstraktuak suertatzen duen arte askapen modua partekatzekotz era da, hots, berezko baliabide eta ezaugarri erabiltzen dituen eta irudikagarria ez den espresio plastika paradigma gisa.

 

Teknikoki, taldeka erakutsiriko lanak nagusiki “frottage” eraz pastel lodiz margoturik daude, paper gaineko zur original nabarduren bidez, eta lan handiak mihise gainean oleoa barratan geruzaka.

 

Lan prozeduran ez dut irudiaren “erranahia” hausnartzen, margolariaren gisa zein espresio baliabide kontuan hartzen ditudan azaldu baizik. Margogintza isiltasunetik sortzen den musika sistema kaligrafikoa bailitzan senditzea interesatzen zait, gero margogintza praktikari esker “ikusgarri bilakatu” ahal izatekotz, orduan emozioa estetika bihurtu dela ohartaraziz.

 

Horrela, lanei so egiterakoan haiekin solastu bertzerik ez dago, bakoitza gure zein tarteri dagokion ikustekotz.

 

 

Apaindu aretoa

Kuria karrika 7, Iruñea

2017ko ekainaren 16tik abuztuaren 15erat.

Astelehenetik ortziralerat,

09:00etatik 14:00etarat eta 17:00etatik 20:00etarat

639344879

www.fernandomardones.com