Duela 63 urte, Iruñeko Estafeta kalean Souvenirs Estafeta denda ireki zuten. Yennyk 47 urte daramatza dendari.
1. Souvenirs Estafeta denda duela 63 urte ireki zen lehenengo aldiz, zer nolako balantzea egiten duzue orain artekoaz?
Familia giroko negozioa da, urtez urte egunero lanean dabilen negozio familiarra. Nik 47 urte daramatzat denda gidatzen. Guillermo nire senar ohi eta bere familiarekin hasi nintzen lanean eta gaur egun, duela 17 urte, nire senarrarekin, Ernestorekin daramat denda. Orain amona naiz eta nire familia aurrera ateratzea lortu dut dendari esker.
2. Zertan datza duzuen arrakasta?
Souvenirrean lan egitea. Dendak asko aldatu du itxura, baina nahiz eta beste artikulu batzuk saldu ahal izan ditugun, souvenirrarekin jarraitu izanak eman digu arrakasta.
3. Teknologia mundu bete-betean murgilduta gaude, ze motatako aldaketak egin behar izan dituzue?
Oraingoz ez diogu garrantzirik eman holakoei, baina etorkizunean datozen belaunaldiei begira bai interesgarria izan daitekeela.
4. Zertan aldatu dira saltzen dituzuen produktuak, gaur egungo bezeroak nolakoak diren eta zer eskatzen duten kontuan hartuta?
Portzelana eta sanferminekin zer ikusia duten orok beti izan dute arrakasta. Bai esanguratsua dela gaur egun dauden marrazki eta diseinu berri eta ezberdin pila. Esaterako kamisketak asko garatu dira. Gomazko kiliki, buruhaundi eta erraldoiak ere asko saltzen dira.
5. Zeintzuk dira gehien saltzen dituzuen produktuak?
Bertako jendeak gehien erosten dituenak, buruhaundi, erraldoi eta kilikiak dira. Ipar amerikarrek poster eta kamisetak. Hego amerikarrek larruzko botak. Bisitariak orokorrean portzelanazko artikuluak.
6. Nolakoa zen lehen bezeroekin zenuten harremana? Eta oraingoa?
Bai lehen eta gaur egun ere, beti saiatu gara gu nola tratatzea gustatuko litzaigukeen pentsatu, guk bezeroak horrela tratatzeko. Gehienak itzultzen dira, horrek erakusten du gustatzen zaiela ematen diegun tratua. Baita amerikarren bat ere itzultzen zaigu.
7. Gaur egun, enpresa/zerbitzu eta bezeroen arteko komunikazioa sare sozial eta webguneen bidez ere ematen da. Zuek estafetasouvenirs.com webgunea daukazue eta Facebook-en zaudete. Nola baloratzen duzue bertan egoteak?
Batez ere Facebooka erabiltzen dugu, eta egia esan egunez egun gero eta jarraitzaile gehiago ditugu bertan. Publizitate gisa garrantzia du horrek, horrekin pozik gaude erabat.
On line denda buruan dugun ideia bat da, agian aurrerago abian jarriko dena. Argi dugu interneten bidezko sal – erosketa gero eta garrantzi haundiagoa duela.
Oraingoz bidalketak egiten ditugu, jendeak telefonoz, korreo edo facebooken eskaera egin eta guk igortzen dizkiegu artikuluak.
8. Ez da erraza izaten enpresa handi bat ez den denda bat, interneten, batez ere, sare sozialetan irautea. Nola ikusten duzue Souvenirs Estafetaren etorkizuna?
Uste dugu arrakastaren gakoa ere Estafetan egotean datza. Entzierroaren kale garrantzitsuenean gaude eta bisitari gehienak hemendik igarotzen dira.
Mila esker Yenny eta Souvenirs Estafetako familia guztiari elkarrizketa honengatik!
You must be logged in to post a comment.