Xiberoko Botzak, igaran urteaz ondorioztatze baikor bat egin dü bere biltzar nausian. Urte aberatsa izan da irratiak egintza hanitx antolatü beitütü eta tresneriaren aldetik ere kanbio hanitx egin beitü, hala estudioetan nola hedagailüetan. Diharü sarjelkitzeen aldetik, kontüen plomatzea doi doia kausitü da. Emaitza horietzaz gain taldezkako gogozkaldi bat egin da biltzarrean ziren ororen artean. Ondoremenetarik bata da jenteer haboro hertsatü behar girela jentarte sareen bidez ala beste gisaz, eta jenteak haboro parte-harrarazi behar dütügüla, (izan dadin berri emaiteko, eztabada edo emankizunentako edo beste). Berritzapena izan da webgune berria plantan emanik izan dela, argiagoa, arinagoa eta algar-eragingarriagoa izateko xedearekin. Lan horren egiteaz Antton Negelua eskertzen dügü. Azkenik,oritaraz dezagün Xiberoko Botzak 35 urte ospatzen dütüala aurten.
Iturria: www.xiberokobotza.org