1856. urtean, Tarnosetik bereizi zelarik, 1.512 auzokide zuen. 1891an, baina, 3.440 biztanle zuen, hots, bikoitza baino gehiago, eta 1911an 5.280. Bada, XX. mendearen erdia arte populazioa hor gelditu zen, berantago berriz ere haztekotz, 1975ean 6.091 eta 2005ean 7.325, egun 7.342 lagun bide duelarik.