Hondar hamarkadetan udalerriak arazo demografikoa du. Izan ere, 1900 eta 1960 bitarteko errolden arabera 605 eta 569 arteko auzokide kopurua irakurtzen ahal den arren, 1970ean 467 lagun ziren, 1981ean 391, 2001ean 328 eta 2013ko hondar erroldaren arabera 214 biztanle ditu.