Egun horretan, Carlos Martelen armada frankoak
garaipen militarrik handiena izan zuen
gaur egun Poitiers dagoen lekutik hurbil,
Akitania mendean hartua zuen
armada musulmanari irabazita.
Gertaeren bertsio ofizialak dakarrenez,
“frantsesek” egundokoa egin zuten,
“paristarren hotsandiko ekintza bat” izan balitz bezala
edo, beste gisa erranik, “kristau katolikoen aleluia bat”;
alabaina zorigaitzaren zenbait gako ahanzten ditu bertsio horrek.
rrate batera, Loirako ibaiaren hegoaldean
egiaz zer zegoen,
zeren eta hobe da horkoez akitaniar edo baskoi
hitzak erabiltzea,
ezen ez franko edo frantses.
Horrekin batera, jakina, kritikatzekoa da,
maiz gertatzen denez,
delako Carlos Martel horren tropa frankoei ematea
borrokaldien aurreko protagonismoa.
Hala berean, urte hauetako arkeologiaren argitan,
on da mundu esklusiboki erlijiosoei garrantzia kentzea,
egokiagoa baita erratea gizartean aldaketa sakonak izaten ari zirela
eta trantsiziozko harreman-eremu zabalak zeudela.
Kontuak kontu, gudu hark eman omen zion
Mendebaldeko Europari bere erlijiotasuna,
baina gaur egun zertxobait apaldu daiteke
gertaera hanpatu hari ematen zaion irmotasuna
testuingurua konplexuagoa baitzen, konplexuagoa eta
pluralagoa, manikeismo gutxiagokoa, ez hain jakobinoa…