Euskaraz lan egin nahi duten enpresen eta profesionalen arteko harremana eta elkarlana sustatu nahi da Enpresarean proiektuaren bidez. Bi urtean behin antolatzen den Enpresarean azoka, Enpresarean Foroa hitzaldi-gosariak eta Enpresarean.eus webgunea dira egitasmoaren ardatz.
Elkarlana. Enpresareanen helburua da arlo bereko edo beste arlo batzuetako enpresen eta profesionalen artean elkarlana sustatzea, esperientziak zein jakintza trukatzea eta hornitzaile berriak aurkitzea. Hori guztia, baina, euskara elementu komuntzat duten enpresa, elkarte eta entitateen artean.
Negozio aukerak. Era berean, Enpresareanen bitartez, enpresei negozio aukerak handitu nahi zaizkie eta produktu / zerbitzu berriak sortu nahi dira, euskaratik eta euskaraz.
Horrez gain, euskaraz lan egin nahi duten edo-eta zerbitzua euskaraz eskaini nahi duten organizazioei eta profesionalei erraztasunak eman nahi zaizkie eta salmentarako gune bat eskaini.
Komunitatea. Enpresarean Azokan edo Enpresarean Foroaren hitzaldietan egingo dugu topo, izango dugu elkarren berri, esperientziak trukatuko ditugu, baina urte osoan Enpresarean.eus-eko komunitatean ere parte har dezakezu zure proiektu eta egitasmoen berri emateko.
Iturria: http://www.enpresarean.eus/