Lehenengoz Iruñako Alde Zaharreko Jaietan #SanFerminTxiki #auzogune -an Substantzien informazioa eta Analisirako Zerbitzua, irailaren 22 eta 23 an!
“HEGOAK” irabazi asmorik gabeko elkarte independentea da. Elkartea, momentu zehatz batean sortu zen (1994. urtean) eta errealitate zehatz batekin; Barañainen birgaitze prozesuan aurkitzen ziren pertsona talde bati eta hauen senideei arreta eta laguntza bermatzeko. Elkartea sortu zuten pertsonak, heroinari dependentzia larri bat zioten pertsonen senideak edo lagunak ziren.
2000. urte hasieran elkartea hausnarketa prozesu batekin hasi zen orduko errealitate sozialaren gainean, honek, bira eman zion gure filosofiari, eta egun, momentuko errealitate sozialari egokitzen ditugu gure jarduerak; informazioa eskaintzen dugu eta kontsumoaren fenomenoaren gainean heziketa zabaltzen dugu, hausnarketa prozesuekin bakoitzaren garapen eta hazkuntza pertsonala sustatzeko eta drogen kontsumoarekin orekazko harremana indartzeko.
Arrisku eta Kalteen Murrizketaren estrategian oinarrituz, heziketa prozesuak sortzen ditugu elkarren arteko hausnarketan, nerabeekin, gaztaroan, familiekin eta profesionalekin, kontsumoaren fenomenoaren inguruan eta erabakiak hartzearen inguruan.
Drogekin harremanen mota desberdinak dira eta hauen baldintzatzaileak pertsona, testuingurua eta substantzia dira. Beraz, gure esku-hartzearen helburua da norberak bere baliabideen eta gaitasunen garapenaren ardura lantzea, gure errealitateaz jabetzeko baliabideak erraztea, modu honetan lagunduz eta animatuz gure ongizatearen bilaketari, garrantzia emanda norberak bere burua zaintzeko baliogarriak izan daitezkeen jokabideei eta ohitura osasungarriak eskuratzeari, hots, gure osasun integralean arriskuak murrizteko, aldi berean bermatuz drogen kontsumoarekin erlazionatutako arazoen prebentzioa.
Aisialdi guneetan esku-hartzearen ezaugarri berritzailea, Hegoakek jarraitzen duen metodologia estrategikoan datza.
Elkarteak drogen kontsumoari lotutako arazoen prebentzioan dihardu, eta horretarako, gure baliabideak dira sentsibilizazioa, hezkuntza eta informazioa eskaintzea, aisialdi guneetarako hurbilketan oinarrituta, parekideen erlazioa eta errealitateari egokitutako komunikazio estrategia. Gainera, pertsonen bereizgarritasunetara egokitzen saiatzen gara eta bizitza estiloetara ere. Galdera baliabide izanik, gure filosofia oinarritzen dugu guregana jotzen duenari, horrela hausnarketa zabaltzen dugu eta bere hazkuntza pertsonala landu. Modu honetan dihardugu Hegoakeko langileek, boluntarioek eta bitartekariek, izan ere, gaztentzat bideratuta ditugun materialak, hala nola substantzien liburuxkak, elkarren artean sortzen ditugu.
Hegoak elkartean substantzien analisirako zerbitzua dugu baita jaietan bertan analisiak egiteko egokitutako ekipamendua ere. Modu honetan esku hartzea egiten dugu jaietan parte hartzen duten pertsonei substantzien konposizioa eta adulteratzaileak ezagutzeko aukera emanez, hausnarketaren bitartez espazio egokia sortzen dugu kontsumoari lotutako arriskuen gainean eta fenomeno honen sentsibilizazioa ahalbidetzen duena, honetaz gain, arriskuak murrizteko jarraibideen inguruan gogoeta ere zabaltzen dugu.
Zerbitzu honen bitartez, aztertzen ditugun substantzien adulteratzaileak ezagutu ditzakegu hau izanik Alerta Azkarreko Sistema bat, bai kontsumitzaileentzat eta baita fenomeno honekin erlazionatuta dauden erakundeentzat baliogarri dena.
San Fermin txikitoko jaietan eskaintzen dugun zerbitzua, drogen inguruan informaziorako mahaia izanen da eta substantzien analisirako zerbitzuarekin, modu honetan etortzen zaizkigun pertsonekin sustantziei buruzko informazio zehatza emateaz gain, hauen kontsumoarekin lotutako arriskuak murrizteko baliabideak eskaintzen ditugu.