Ikasturtea hastear da IRUNABAR elkarteak Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko Partzuergoaren laguntzarekin kudeatzen duen Txingudiko bertso-eskolarentzat.
.
Xehetasun gehiago: irunabar@gmail.com – http://irunabar.wordpress.com/
.
Beraz, urtero bezala, gure eskualdean herriko bertso-eskola ere badela lau haizetara zabaltzera gatoz. Izena eman nahi baduzu, hona hemen behar dituzun xehetasunak:
.
Haur eta gaztetxoen taldea (14 urte arte):
– klaseak asteartero 17:30etik 19:00etara, (Junkal kalea, 22).
– 1. klase eguna urriaren 3an
– Harremanetarako: irunabar@gmail.com (Arkaitz Oiarzabal)
.
Bat-bateko taldea 1 (adin guztiak):
– klaseak asteartero 19:00etatik 20:30era (Junkal kalea, 22).
– 1. klase eguna urriaren 3an
– Harremanetarako : irunabar@gmail.com – Tel : (00.34) 685.72.75.39 (Aitor Errazkin) – (00.34) 669 36 65 89 (Egoitz Zelaia).
.
Bat-bateko taldea 2 (adin guztiak):
– klaseak astelehenero 18:30etik 20:00etara (Junkal kalea, 22).
– 1. klase eguna urriaren 2an
– Harremanetarako : irunabar@gmail.com – Tel : (00.34) 685.72.75.39 (Aitor Errazkin) – (00.34) 669 36 65 89 (Egoitz Zelaia).
.
Bat-bateko taldea 3 (adin guztiak):
– klaseak ostegunero 19:30etik 21:30era, Hondarribiko Jaizubia auzoko elkartearen egoitzan.
– 1. klase eguna irailaren 14an
– Harremanetarako : irunabar@gmail.com – Tel : (00.34) 690 06 58 26 (Abel).
.
Bertsolaritza tailerra (adin guztiak): Bertsogintza ez ezik (bat-batekoa zein idatzizkoa), bertsolaritzaren eta bertsogintzaren inguruko beste hainbat aspektu lantzeko (historia, gai-jartzea, epaitzea, jende-aurrekotasuna…)
– klaseak asteartero 19:00etatik 20:30era (Junkal kalea, 22).
– 1. klase eguna irailaren 19an
– Harremanetarako : irunabar@gmail.com – Tel : (00.34) 685.72.75.39 (Aitor Errazkin)
.
Adin guztientzat, hasiberri nahiz aurrez arituentzako taldeak proposatuko dira. Bertso-eskolako matrikula dohainik da.
.
Xehetasun gehiago: irunabar@gmail.com – http://irunabar.wordpress.com/