KORRIDORE DANTZA

Nire eskua hartzen du eta, airean altxatu eta gero, berarengana bultzatu nau oldar eztiz. Bulkada txanda baten atrezzoan disimulatu nahian. Nire oinak bere oinen artean dagoen espazioan oinarria hartzen dute, eta aireratu dira mugitzen hasten den momentuan, behin beharrezko neurriak hartuz gero nire beste eskua altxatzeko bere larruazal, sorbalda gainean, laztan egiteko.

Nahita ahopeka, omen, eta egiatan kontu handiz neurturiko, abesturiko zurineri urratsak ematen ditugu.

Gorantz begiratzen dut, sentimenduz beterik, patxadaz blai, eta argiz eta adostasunaz. Begirada itzultzen dit eta bere keinuan antzezlanaz zegoen gutxi ahanzten du: dantzatzen du ez besterik. Elkar musukatu dugu eta samurtasuna dago, irribarrez luzaturiko gure begietan samurtasuna, txinpartetan, begi batzuk besteengan topatuz.

Eta orduan korridore estuan birarazten nau.