UMEEN GAIXOTASUN NAGUSIAK UDAZKENA IRISTEAN

Pediatrarengana gutxi joaten garen uda garaiaz gozatu eta gero, udazkena dator eta honi lotua tenperaturen jaitsiera. Gainera, kurtso berriaren hasiera eta eskolaz kanpoko ekintzak ere hasten dira, zeinetan beste umeekiko kontaktua handitu egiten den eta ikasleak ikasgela itxitan metatzen diren. Guzti honek infekzio bidezko gaixotasunak errezten ditu, batez ere, arnasketakoak, gastrointestinalak eta gripea.

Udazkeneko eta neguko gaixotasunen gorakadan eragiten duten beste faktore batzuen artean, tenperaturen bat-bateko aldaketa eta etxeak aireztatzeko maiztasunaren beherakada aurkitu ditzakegu.

Gehienetan infekzio hutsalak izan ohi dira, ez dute tratamendu berezirik jaso behar eta egun gutxitan arintzen dira. Hala ere, zailtasunak ager daitezke umeak lehenagotik gaixotasun kronikoren bat pairatzen badu edota oso txikia den ume batetaz ari bagara, izan ere, zenbat eta txikiagoak izan defentsa inmunologikoak osotasunean garatu gabe egongo dira.

Nolanahi ere, hainbat neurri har ditzakegu aipatutako gaixotasunak saihesteko:

  • Tabakoaren kea duten giroak ekidin.

  • Jendez gainezka dauden toki itxiak ekidin.

  • Gela eta ikasgela itxiak aireztatu.

  • Tenperatura aldaketa bortitzak saihestu.

  • Eskuak maiztasunez garbitu, batez ere bazkaldu aurretik eta komunetik pasa eta gero.

  • Botatzekoak diren mukizapiak erabili.

  • Edalontziak, mahai tresnak, txupeteak eta toallak gainontzeko umeekin partekatzea ekidin.

  • Partekatuak diren jostailuak garbitu eta desinfektatu.

  • Elikadura orekatu bat eraman, A eta C bitaminetan aberatsak diren frutak eta barazkiak sartuz.

Hurrengo lerroetan, haurrek udazkenean eta neguan pairatzen dituzten gaixotasun nagusien deskripzio labur bat egingo dugu.

– Arnas aparatuarii loturikoak:

Birus batengatik pairatutako hotzeri edo katarroa arrunta, oso kutsakorra. Sintomak arinak izan ohi dira: sudur kongestioa, doministikuak, eztula, eztarriko mina eta begi sumindura. Jateko gogoen beherakada, goragalea eta sukarra ere ager daitezkeelarik.

Ez du neurri berezirik behar bere tratamendurako: umea ongi hidratatua eduki eta beharrezkoa bada antitermikoak eman (Paracetamol, Ibuprofeno) sukarra kontrolatzeko eta ondoeza orokorra hobetzeko.

Antitusiboak ez ditugu erabiliko, izan ere, eztula defentsa mekanismo bat da zeinaren bitartez arnas aparatuan metatzen diren sekrezioak garbitzen diren.

Sintomak hainbat egunetan zehar hobetu gabe jarraitzen badute edota sukar altua, arnasa hartzeko zailtasunak edo gainbehera azaltzen bada, pediatrarengana joango gara konplikazioak deskartatzeko, hala nola, bronkitisa, otitisa, neumonia…

Bularreko haur txikiak arretaz behatu behar dira eztularekin hasten badira, izan ere, birusagatiko bronkiolitisaren hasiera izan baitaiteke.

Bronkiolitisa: bronkioen adar finenak oztopatzen dituen infekzioa da eta arnas aparatuko birus sintzitial ohikoena. Bi urte baino gutxiagoko umeengan eman ohi da, batez ere sei hilabete baino gutxiago dituztenengan. Kalte gehien pairatu ditzaketenak haur goiztiarrak eta osasun arazoak dituztenak dira.

Sintomak mukiak eta eztula duen katarro baten antzera hasten dira eta ondoren bronkioloak handitzen dira, honek arnasa hartzeko arazoak sor ditzake (bularreko txistua) eta elikatzeko arazoak ere. Batzuetan sukarra agertzen da.

Haurrak normalean baino azkarrago edo astinduago hartzen baldin badu arnasa medikuarengana joko dugu.

Ondoeza orokorra denean, hots, zurbiltasuna edo ezpain urdinxkak, arnasa hartzeko zailtasun larria (saihets-hezurrak hondoratzen dira arnasa hartzean), jateko arazo handiak (jan nahi ez izatea) agertzen direnean, larrialdietako zerbitzu pediatrikora joko dugu.

Laringitis akutua: arnas aparatuaren gaixotasun bat da eta kasu gehienetan arnasketako birus batengatik sortua. Laríngea handitu egiten da, eztul lehor eta gogorra (txakur-eztula) agertzen da eta ahotsaren galera eman daiteke. Síntoma hauek gaua iristen den heinean nabarmendu eta okertzen dira.

6 hilabete eta 6 urte bitarteko umeengan ematen da batez ere.

Sintomak giro hezeak eta haize hotza arnastuz arintzen dira eta Ibuprofenoa bezakalo antiinflamatorioak ere lagungarriak dira.

Umeak arnasa hartzeko edota listua irensteko zailtasunak agertzen baditu eta arnasa hartzean soinuak entzuten badira pediatrarengana joatea gomendagarria da. Hau guztiaz gainera ondoeza orokorra edo arnas hartzeko zailtasun larriak agertzen badira larrialdietako zerbitzu pediatrikora joango gara.

Gripea: influentzaren birusagatiko sortutako gaixotasuna da, arnas aparatua hartzen du batez ere eta oso erraz kutsatzen da, eztula, doministiku edo hitzaren bitartez.

Sintomak honakoak izan daitezke; buruko mina, sukar altua, mukiak eta sudur kongestioa, eztula, ondoeza orokorra, hotzikarak, giharretako mina eta batzuetan sabeleko mina ere. Jateko gogoak murriztu ohi dira, suminkortasuna agertzen da eta batzuetan okadak eta behitikoa ere agertzen dira.

Sintoma hauek kutsatu eta hurrengo egunetik laugarren egunera ager daitezke, haien iraupena aste betekoa da gutxi gora behera, nekeak eta eztulak gehiago iraungo dutelarik.

Esku hartzea hotzeri arruntarekin komentatu denaren antzekoa izango da, ondoezari aurre egiteko antitermikoak (Paracetamol eta Ibuprofeno).

Atseden hartzea gomendagarria da, eskuak maiz garbitzea (besteak ez kutsatzeko), likido asko edatea eta elikadura egokia mantentzea. Sukarra kendu eta gero etxean lasaitasunean gelditzea gomendagarria da.

Antibiotikoek ez dute gripearen tratamendurako balio, zailtasunak agertzen direnean edo ager daitezkeenean bakarrik erabiliko dira.

Gripea saihesteko, hau da konplikazioak pairatu ditzaketen umeak gripearen aurka txertatuko ditugu. Seigarren hilabetetik aurrera jartzea gomendatzen da gehien bat honako gaixotasunak pairatzen dituztenengan; asma, diabetesa, giltzurruneko gaixotasunak, arazo inmunologikoak, etab.

– Urdail-hesteetako infekzioa:

Eragiten dituen sintomak beherakoaz gain (gorozki likidoak edota oso biguinak), goragalea, okadak eta sabeleko mina dira, gehienak birusagatik sortuak.

Umearen lehenengo urtean rotabirusagatiko gastrointeritisa maiz agertzen da. Haurrak ongi hidratatu behar dira, likidoak maiztasunez eta kantitate txikitan eskainiz. Beherakoa ugaria denean birhidratatzeko soluzioak edatea gomendagarria da eta gutxika gutxika, elikagaiak ongi onartzen diren heinean elikadura arrunta berreskuratzen joan.

Probiotikoek heste flora berreskuratzeko erabilgarriak dira eta beherakoaren iraupena murrizten laguntzen dute.

Goragaleak maiztasun handikoak badira, deshidratazio sintomak agertzen badira, sukarra agertzen bada eta gorozkietan odola agertzen bada pediatrarengana joatea ezinbestekoa da.

Prebentzioa gainontzeko gaixotasunekin bezala egin behar da, garbitasuna mantenduz, batez ere umearen zaintzan dauden helduengan.

Gaur egun rotabirusagatiko infekzioari aurre egiteko aho bidezko txerto bat erabiltzen da bularra hartzen duten umeentzat.

Nahiz eta datozen hilabete hotzek gure seme-alabengan eragozpenak eragin ditzaketen, aipatu berri ditugun gomendioak jarraituta hauei egoki egingo diegu aurre eta gure txikien hazkuntzaz eta garapenaz gozatzen jarraituko dugu.