Iruñeako Marcelo Celayeta etorbidean, KILI KILI haur parkea aurkitzen da. Haurrentzako jolastokia da eta bertan haiek beren fantasiak ase ditzakete beren abenturak asmatuz gozatzen duten aldi berean.
KILI KILIk ingurune seguru, dibertigarri eta haien garapen psikomotor eta sozialaren indargarri batean gozatzeko aukera ematen die.
KILI KILIren lokalak kokapen ezin hobea du hirian. Toki zabala dugu: ia 900 metro koadroko nabea, zutaberik gabea eta 6 metrorainoko garaierakoa. KILI KILI parke berezia eta besteak ez bezalakoa da.
Lan egunetan KILI KILIren instalazioak arratsaldez egoten dira irekita jendearentzat.
Zentroaren erabilera goizez 25 haur baino gehiagoko taldeentzat eta gutxienez 2 orduko denborarako kontratatu nahi izanez gero, talde handien eskaerari irtenbidea emateko bereziki pentsaturiko zerbitzua eskaintzen dugu, dibertsio egun bat pasatu nahi duten eskola, ikastetxe eta kolektiboei gehienbat zuzendurik. Josteta heziketaren partea ere bada!
- Asteartea, asteazkena, osteguna eta igandea:
17:00 – 20:30 - Ostirala eta larunbata:
17:00 – 21:00 - Astelehena: Itxita