Jendearen aintzinean galdetzen dudanean haientzako duintasuna zer den, beti iritzi desberdinak izaten dira, kultura eta sinesmen erlijiosoaren arabera.
Euskeraz badugu bi hitz hori definitzeko: duintasuna eta dignitate. Latinetik datorrela (dignitatis-tik) erran nahia hauxe da: bikain.
Horregatik heriotzari dagokienez bakoitzak erran behar du duintasuna zer den.
Ez da kasualitatea Suitzan dauden suizidio lagundutaz aritzen diren bi kliniketako izenak. Bata da Dignitas eta bigarrena, berriz, Exit (irteera).
Gu jaiotzen garenean, Konstituzio guzietan oinarriturik, badugu askatasunerako eskubidea eta horrekin loturikan erabakitzeko eskubidea baina bizitzaren hondarrean garenean nahi badugu sufrimenduzko egunak moztu, ukatu egiten zaigu.
Nahitanahiez, bihotza gelditu arte itxoin behar, nahitaez zainketa aringarriaz jasan behar ditugu, nahiz eta gure pentsaera eta nahiak .kontrakoa izan.
Anitzetan bizitzaren azken txanpan garenean gure buruak ezin du pentsatu, edo aski konorterik ez dugu behar den bezala erabakitzeko.
Hortarako dagoBizi Testamendua.
Zer da Bizi Testamendua? Agiri bat da. Non erraten den zer nahi dugun edo ez dugun nahi izanen gu erabakitzeko gauzarik izanen ez garenean, zer nolako neurri sanitarioak onartuko geniztuzkeen ala ez.
Oinarriturik dago 2011ko martxoaren 24n Nafarroa Garaiko gobernuak egindako legean: HILTZEKO PROZESUAN PERTSONAREN DUINTASUNARI DAGOZKION ESKUBIDEEI ETA BERMEEI BURUZKO FORU LEGEA.
Zer behar da? Persona gaitasun izatea, 18 urtetik goitik.
Gomendatzen da ordezkari bat jartzea, nahiz eta beharrezkoa ez izan.
Bere nortasun agiriko fotokopia batekin aski da.
Non ematen ahal da? Osasun etxeetan, GizarteLangiarekin edo Erregistroan.
Azken hau Amaia 2,3gn. solairuan dago.
Notaritzan egiten ahal da, baina balio berdina dauka eta dirua balio du.
Badira ereduak aurretik eginak?
Bai, 1-Apezpikuen konfederazionarena.
2- Nafarroa Garaiko Gobernukoa.
3.Duintasunez Hiltzeko Elkartekoa.
Zer jakin behar da?
Ditugun eskubideak (begiratu legea): ez sufritzea, botika egokiak erabiltzea, batentzako gela izatea….
Sanitarioek dituzten obligazioak.
Zer da….?
EUTANASIA: Erranahia Heriotzona (Eu –ona- eta thanatos-heriotza-; grezieratik). Pertsona batek gaitasun osoz heriotza eskatzea behin eta berriz. Eremu sanitario batean ulertzen da.
SUIZIDIO Lagunduta. Gauza bera baina azken akzioa pertsonak egin du (botika hilkorra hartu, sueroa ireki….).
SEDAZIOA:
ARINGARRIA, lokartze abatikak efektorik ez dutelako eragiten, baina lasaigarri modu batean. Behin ere heriotza lortzeko asmoz.
ETENA: Hiltzorian eta nahiz eta botika guziak erabili ezin direnean sintomak kontrolatu eta jartzen direnak ez datoz bat bizitzearekin, azken ordutan egiten da.
Deitzen da efektu bikoiztua.
TRATAMENDUA gibelera botatzea. Eskubidea dugu tratamenduak onartzeko edo atzera botatzeko, informazio guzia ongi jasota.
TEMA edo BORTIZKERI TERAPEUTIKOA.
Jartzea martxan neurri terapeutikoak kontrasturik ez daude zinak, edo bizi kalitatea hobetzeko baliogarriak ez direnak.
DUINTASUNEZ HILTZEKO ELKARTEAk borrokatzen du Eutansia eta suizidio lagunduta legalizatzeko, aukera hori gabe pentsatzen dugulako erabakitzeko askatasunarik ez dagoela, eta ahalmena behar dugu zer heriotza sorta nahi dugun. Filosofia hori gizarte barruan hedatzea da gure asmoa. Legalizaioako despenalaren azpian dago (artik. 143). Hori aldatzea Kongresuaren esku dago baina, joan den martxoan propasamena egin zen eta ez zen tramitera pasatu (Psoe eta Ciudadanos-en abstenzioari esker).
Bizi testamendua aginte legala da eta ikusgai dago Osasunetxeetako familia medikuaren orde gaillutan, ospitaletan daude “arazo teknikoak” zuzenean ikusteko.
Jarraian gure elkarteak proposatzen du Bizi testamenduaren eredu bat.
Alda daiteke nahi dugun aldi guzietan, eta ongien da, hitzak idazkerak baino gehaigo balio duela jakin behar da
HIL AURREKO JARRAIBIDEEN AGIRIA
(BIZI TESTAMENTUA)
Nik, ………………………………………………………………….., adinez nagusia izaki, …………………..NAN zk. eta ……………………………………………………………. helbidea ditudalarik,
Sasoi onean egonda, libre eta behar besteko gogoeta egin eta gero, honako hau adierazten dut:
Iristen banaiz halako egoera batera non ez naizen gauza nire arta medikuari buruz erabakirik hartzeko, nire narriadura fisiko edo mentalaren ondorioz, agiri honen 4. puntuan jasotako egoera kliniko batean nagoelako, eta bi sendagilek, bakoitzak bere kabuz, uste badute nire egoera konponezina dela, honako hau da, zalantzarik gabe ere, nire borondatea:
1. Bizitza ez luzatzea bitarteko artifizialak erabilita, hala nola bizitzari eusteko teknikak, zain barneko jariakinak, elikadura artifiziala eta botikak (antibiotikoak barne).
2. Beharrezko botikak eman diezazkidatela gaixotasunak edo jariakinik zein elikadurarik ezak eragindako ondoeza, sufrimendu psikikoa eta fisikoa ahalik eta gehien arintzeko, nahiz eta horiek bizitza laburtzen ahal didaten.
3. Bereziki hondaturik baldin banago, eman diezazkidatela beharrezko botikak 2. puntuan adierazitako pairamenak behin betiko eta azkar zein minik gabe desagerrarazteko.
4. Hona arestian aipatu ditudan egoera klinikoak:
-
- Kalte zerebral larria eta konponezina.
- Tumore gaizto barreiatua, fase aurreratuan.
- Nerbio- edo muskulu-sistemako endekapen gaixotasuna, fase aurreratuan, mugikortasunari muga larriak eragin eta berariazko tratamenduaren aurrean, halakorik balitz, positiboki erantzuten ez duelarik.
- Aurrekoak bezain larriak diren eritasunak edo egoerak.
- Beste batzuk (zehaztu, nahi izanez gero):
5. Adierazten dut, halaber, liberatzen ditudala artatzen ari zaizkidan sendagileak adierazpen hau betetzearen ondorioz sor daitezkeen erantzukizun zibil eta penal orotatik.
6. Ordurako, legeek araututa baldin badute eutanasia bidez duintasunez hiltzeko eskubidea, nire borondatea da azkar eta minik gabe hiltzea, lex artis ad hoc-ekin bat.
7. Gorde egiten diot eskubidea neure buruari deklarazio hau edozein unetan baliogabetzeko, ahoz zein idatziz.
8. Honako pertsona hau izendatzen dut ORDEZKARI, agiri honetan bizitza-bukaerari buruz jasotako jarraibideak bete daitezela zaintzeko eta horretarako beharrezko diren erabakiak hartzeko:
Ordezkaria: ………………………………..
Ordezkariaren NANa: ………………………………..
Ordezkariaren sinadura:
Data: ……………………………. Tokia: ………………………..
Manu Eciolaza
Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Elkarteko Presidentea
Nafarroako DHE
696 357 734
ZUZENEKO ARRETA
(Urritik Ekainera)
hilabeteko lehengo asteazkenean (19tik-21tara)
Iturramako Kultur Zentroa
S. Juan Bosco karrika,15
Iruñea