Egun horretan, “Sua” larre zabal batean bazkatzen zen. Zaldi gazte eta beltza zen, eta bere bizitza oso ederra igarotzen zen. Jabeek bakarrik uzten zuten uda osoa, eta Sua zaldi zoriontsua zen, librea korrika egiteko, mendian gora eta mendian behera, nahiz eta beti lurralde ezagunetan. Baina egun horretan, trostan eta trostan, samar urrunago iritsi zen. Han ikusi zuen zelai zabal hura. Berde berdea, esmeralda bat bezala distira egiten zuela. Mendi gainetik pagadi batera hedatzen zen. Pagadia behean zegoen, eta zuhaitz kopak kotoi berde iluna nabaritzen ziren.
Sua, orban beltz txiki bat berde erdian zen. Leunki, igo zuen larreko parterik altuena. Hango belarra, gustagarriagoa iruditu zitzaion. Zaldi beltzak ez zekien belar hori Lo-belarra zela, eta gainera oso samur eta zaporetsu zegoen. Tarte luzea jatean pasa zuen, eta azkenean logura handia izan zen. Lurrean etzan eta lo egiten hasi zen. Oso amets arraroa izan zuen. Bat-batean, zaldi zuri bihurtu zen, eta sorbaldan sortu ziren bi hegalez, hegan egiten hasi zen. Suak, bere ametsean, bere burua ikusten zuen, zeruan zehar, gezi zuri bat bezala, urdina ildaskatuz. Pozik zegoen hau amestuz, baina zerbait arraroa iruditzen zitzaion. Zergatik zaldi zuri bihurtu zen? Baina hau ia berdin zion. Sentitzen zuen oso ongizate handiak ez zion gehiegi pentsatzen baimentzen. Pixkana pixkana, zeruko zaldi zuria nekatzen ari zen, eta erortzen hasi zen, lurrera iritsi arte, kolpe handi batez. Lurrean, zaldi zuriak hil-urrena, bere azken arnasa eman zuen. Momentu horretan, Sua, beltza berriz, esnatu zen, izututa.
“Ez, ez naiz ni” oihukatu zuen, eta handik ihes egin zuen, bere betiko larrerantz.
Dena da posiblea, eta, agian, Sua zaldia itzuliko da zelai hartara, belar berde berdea pagaditik zeruraino igotzen den tokira. Han, seguraski, beste amets bat izanen du. Agian oso ona, beharbada oso tristea.