Dolua hitza latinetik dator, Dolus hitzetik. Mundu osoko pertsona guztietan ematen den nahitaezko bizipena da. Uste duguna baina zentzu zabalagoa dauka, egoera anitz biltzen baititu, hala nola,
- Pertsona edota animalia baten heriotza
- Gaixotasuna edota atzeraezina den diagnostikoa jasotzean
- Galerak: Lana, lagunak, etxea edota gorputzeko atal bat galtzea
- Aldaketa garrantzitsuak: bikoteak banantzea; eskolaz edota herriz aldatzea, etab.
Psikologiaz mintzatzen ari ganerez eta ez matematiketaz, 2+1 kasu honetan ez da 3. Hau da, dolu-mina subjektiboa da, beraz, nahiz eta gertakariaren larritasunak mina baldintzatu dezakeen, egoerari aurre egiteko gakoa bakoitzaren tresnen, nortasunaren, bizipenen eta jasotako laguntzaren araberaren menpe dago ordea.
Dolua, pertsonak burutu beharreko bidaia gogorra eta zaila da. Bide honetan norbaiten akonpainamendua behar-beharrezkoa da, inork ezin du gugatik egin, baina laguntza jasotzea garrantzitsua da egoerari aurre egiteko. Helburua, maite dugun pertsona hori gabe bizi izaten ikastea da, bera ez dagoen bizi berri honi egokituz eta gure oroimenean toki lasaia eta baketsua emanez.
Noiz eskatu laguntza?
- Tristura sakona edota nostalgia sentitzean
- Amorrua edo suminkortasuna sentitzean
- Errudun sentitzekin
- Bizitzan galduta zaudela sentitzen baduzu
- Hutsunea edota bakardadea sentitzekin
- Zure buruaz bertze egiteko ideiak izatean
- Motibazio edo gogo eza izatean
- Pisu edota apetitu nahastea izatean
- Etengabeko pentsamendu intrusiboak izatean
- Isolamendua edota giza harreman urriak izatean
- Gatazkak, jokaera arazoak, edo ahozko agresibitatea edota fisikoa izatean
- Droga Kontsumoak izatean
- Eskola edota lan errendimenduaren jaitsiera ematen denean
- Deusek ez badu zentzurik zure bizitzan edota deusek ez badu garrantzirik
- Etsipen handia sentitzean
Maitatzen denean, lotura hausturak min handia sorrarazten digu, emozio, adimen eta gorputzean isladatuz.