SUKALDARI OSPETSUEN BAZKARIA LURRAMAN

Sukaldari ospetsuen bazkaria Lurraman, azaroaren 12an, igandez. Arratsaldeko 1etan Miarritzeko Irati erakustazokan.

Hogoita bat sukaldari eta gozogilek tokiko mozkinak ohoratuko dituzte !
Lurramaren antolatzaileek Euskal Herriko laborantzako mozkinak (etxe ekoizpen, CLPB, Axuria kooperatifa, Manex,…) eta kalitatezko ekoizpenak (AOP, laborantza biologiko, Idoki) hornituko dituzte. Sukaldariek beren trebetasunarekin ekoizpen horiek ohoratuko dituzte !
Bazkari gastronomiko bat, arnoa eta kafea barne, 33€-ren truk !

Parte hartuko duten sukaldariak :
Henri Amestoy Art’zain Irisarrin
Philippe Arrambide Les Pyrénées Donibane Garazin
Thomas Brocherioux Goxoak pastizategia Miarritzen
Antoine Chepy Haraneko borda Itsasun
Vivien Durand Le prince noir Lormont-en
Lionel Elissalde Chez Martin Baionan
Maitena Erguy Mokofin pastizategia Baionan
Fabian Feldman L’Impertinent Miarritzen
Jean Marie Gautier Hôtel du Palais Miarritzen
Sébastien Gravé La table de Pottoka Baionan
Christophe Grosjean Hotel handiko jatetxea Donibane Lohitzunen
Michel Ibargaray Café ttipia Donibane Garazin
Fabrice Idiart Ilura Donibane Lohitzunen
Philippe Lafargue Chez Philippe Miarritzen
Jean Pierre Larramendy Goxokia pastizategia Maulen
Olivier Lataste Olatua Donibane Lohitzunen
Franck Mendivé Mendivé xokolategia Donapaleun
Guillaume Roget Le Brouillarta Donibane Lohitzunen
Scott Serrato Belharra Zokoan

Aurten, Provence-etik sukaldari bat ukanen dugu : Emeric Courbon, Edouard Loubet famatuaren « Moulin de Lourmarin » jatetxeko sukaldeburua.
Lehen aldikotz ere, Hegoaldeko gastronomia aintzinean ezarriko du Federico Pacha Donostiar sukaldariak, Lurlan kolektiboko laborarien mozkinekin.

Beste apairu anitz izanen dira ere Lurraman :

  • Idekitze bazkaria, azaroaren 10a ostirala 12:30-tan, Donibane Garaziko ostalaritza lizeoko ikasleek prestaturik eta zerbitzaturik, Itsasuko Bonnet jatetxeko Beñat Bonnet sukaldariaren laguntzarekin (14€)
  • Provence Alpes Côte d’Azur afaria, azaroaren 10an ostiralez 21:00-tan,Miarritzeko ostalaritza lizeoko ikasleek kozinaturik (23€)
  • Sukaldaritza lehiaketako bazkaria azaroaren 11a larunbata 13:00-tan : Behikia saltsan, Provence-eko maneran. Sukaldariak : lehiaketan parte hart duten 20 elkarteak eta Franck Cadoret, Donibane Garaziko lizeoko kantinako sukaldaria (14€)
  • Zikiroa azaroaren 11an 21:30-tan (20€).
Eta kalitatezko mozkinekin mahainan jarri gabe jateko anitz !

Aintzin salmentak :
Baiona: Elkar
Miarritze : Eki Liburutegia
Ainiza Monjolose : Euskal Herriko Laborantza Ganbara
Pausu: Xaia
Maule: Xibero Bio