CAOKO DAMA (400 INGURUAN)

Izen hori eman zioten hilobi batean
aurkituriko pertsona bati. Moche kulturakoa da,
eta 400. urte ingurukoa dela diote.

Chicama haranaz ari gara,

gaur egungo Peruren iparraldeko kostaz.

Momia bat da, hain zuzen;
Lurralde hartako eliteko
emakume gazte batena,
eta ezin hobe kontserbaturik dago.
Horri esker, ikerketa sakon bat 
egin ahal izan dute,
eta garai hartaz genekiena 
franko hobetu da.

Toki horretan, museo bat egin dute,

eta, horrez gain, dokumental bat egin dute hari buruz.