“Epaillako egun bat zen. Sartaldetik zetorren aizeak, itsasoko oiarzunen ekarle, makur erazten zituen parkeko zuaitz illunak sala-leioaren aurrean; intzirika ari ziran, eta iñarrosten ziran ontzi-mastak izan bailirakean ekaitz baten jostagaillu. Ba zirudian gizabiotz baten amets maiteena, ontzi-irudi heietan emanaz, urrutira eramango zutela, beti urrutirago amets orok loratze ta betegintzarre duen ugarte doatsuetaraino… Bainan aizea erortzen zenean eta gauko odei lodien artetik illargiak bere arpegi maltzurra irkaitzez erakusten zuelarik, berriz ere urkabe biurtzen ziran zuaitzok, zut, gora, mugitu gabeak zer beltzari kontra”.