JOSTAILUAK

Azaroak 25, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna pasa berria dugun eta gabonak ate jokatu ditugun honetan, JOSTAILUAK izanen ditugu aztergai.

Zuri guraso, sistema familiarrean esku-hartzea dagokizun horri, bizikidetasuna eta aukeren berdintasuna sustatzeko eta erosten dugun hori adinari eta kontsumo arduratsuari egokia izan dadin ohartarazteko, hainbat gomendio helarazi nahi dizkizugu.

Familietatik ematen eta erakusten diren eredu eta baloreek indarkeria desagertuarazten laguntzen baitute eta kontsumo arduratsua sustatzen.

Jostailuak haurren garapen mentala, fisikoa, soziala eta emozionala ahalbidetzen duten tresnak dira. Fantasia, irudimena, sormena eta komunikazioa garatzen dituzten tresnak hain zuzen ere eta beraz haurren izaeran, pentsaeran, jokaeran… eragin zuzena dute.

 

Jostailuak erosterako garain identifikatu eta ezagutu beharreko kodeak:

  • ICTI kodea duten jostailuak giza eskubideak eta langileen eskubideak errespetatuta fabrikatu dira
  • CE kodeak jostailuek segurtasun baldintzak betetzen dituela ziurtatzen dute
  • PEGI kodeak bideojokoaren edukien berri ematen dutela piktogrametan ageritako irudiak dira.

Hizkuntza bortitza

Bazterketa: jolasak diskriminazioa edo bazterkeria jarrerak indartzen, sustatzen ditu.

Drogak: kontsumoa ageri da

Beldurra eragiten du

Jokua, apostuak ageri dira eta interesa sorrarazten ahal du

Sexo ekintzak ageri dira eta sexuarekiko aipamenak

Indarkeria ageri da

En linea joku hau on-line jolas daiteke

Adina arautzen dutenak ere badaude

 

Jostailu bat aukeratzea jolasa ez denez, beraien aukeraketan argi izan dezazun:

 

  • Neskek eta mutilek jolasteko aukera ematen dutenak, talde jolasa sustatzen du
  • Sexuari lotutako genero rolak errepikatzen ez dituztenak. Pertsona moduan, gaitasun anitzak bultzatuz, osotasunean garatzeko laguntzen dutenak
  • Eredu zabal eta ez itxietan jolasteko aukera ematen dutenak, mugarik/ oztoporik gabeko irudimena eta sormena ahalbideratzen dutenak
  • Genero estereotipoei erantzuten ez dietenak
  • Balore positiboak bultzatzen dituztenak
  • Bizitzararako eredu berri bat parekidetasunean oinarritua, bultzatzen dutenak, errespetuan oinarritua
  • Dibertigarria eta umearen interesa iraunarazten du. Buru-argitasuna eragiten du, fantasia, irudimena eta sormena
  • Bere garapen mailara eta adinera egokitzen da
  • Erabilpen aukera ezberdinak ditu, erabilerak ez du gain kosturik, zaborrik sortzen… konpontzeko erraza da
  • Salneurria eskaintzen dituen baloreekiko proportzionala izatea
  • Bidezko merkataritzaren produktu eskaintzak eta bigarren eskuko jostailuen aukera aintzat hartu. Orain gabonetan jostailu bilketa kanpainak egon ohi dira.
  • jolas kooperatibo eta alternatiboak dituzten dendak identifikatu
  • Kontuan izan euskarazko produktuen katalogoa
  • Opari teknologikoak (mugikorrak, bideojokuak) eginez gero, adinari egokituriko erabilera arauak aurrez jarri: non erabiliko den, egunean zenbat denbora, zertarako, gurasoek egingo dioten jarraipena…
  • mahaiko jolasak” (juegos de mesa) bezala ezagutzen ditugun jolas eta jostailuak berreskuratu: kartak, partxisa, dominó, tabú…
  • Kaleko jolasen balioaz ez atzendu, gure haurtzaroan zenbat joslastu ginen kalean? Eta ze oroitzapen ditugu?
  • Erakutsi jostailuak zaindu, trukatu eta konpartitzeko balorea. Jostailuekin egiten ikasten bad,u bertze alorretan ere funtzionamendu hori, balore horiek barneratuko ditu.

 

Olentzero eta errege magoei eskaera egiterakoan gutuna etxeko txikienekin batera egin eta aprobetxatu bere nahiak eta beharrak aztertzeko, eskaera adostu eta mugatzeko.

Eta guraso, ez atzendu gure seme-alabentzat oparirik hoberena kontzientziaz eta kalitatez beraiei eskainitako denbora izaten dela!