EMMAUS LESCARREKO HERRIXKA ALTERNATIBOA!

Frantziako Emmaus herri handieneko bürüzagia den Germain Sarhy Xiberoan günüan. Hortaz baliatu ginen bere egingeiaz eta komünitateaz mintzatzeko. Ondarkintegi bat düe Lescarreko herrian joanarazten. Hola, 300 eta 600 botüraren artean hüsten dütüe egünoroz. Biltzen ahal düena oro biltzen düe eta saltzen prezio apaletan. Horrentako 150 bat pertsona bizi dira leküan berean eta baratze bat, ostatü bat, jangia bat… eraiki düe. Urtoroz ere kültüra hitzordü zonbait (Festibala da horietarik ezagünena) antolatzen düe bai eta honbeste bat mintzaldi ere. Komünitatean edonor sartzen ahal da eta hainbat lan eramaiten dütüe beste alkarteekin, Bizi edo Euskal Herriko Laborantza Ganbara bezalakoak.

Iturria: www.xiberokobotza.org