XABIER GEREÑO: “ANDEREÑO”

“Bera pasatzean ez zen lurra dardaraz jartzen, ez eguzkia arduratzen, ez mutilik bueltatzen… Baina bera zen, Itziar, bere horren konplejoarekin, egia. Baina munduan bat zen, norbait, bere bizitze bereziarekin, bere sentimentuekin, bere kezka eta ametsekin. Pausu baldarra, itxura arrunta, moipiaren erruz betaurrekoak eraman beharra… Baina pertsona bat zen, alai ala triste izateko gai, maitatzeko eta maitatua izateko. Hogetahiru urte zituen, eta osasuna, eta kemena… Baina ba zirudien sufritzeko etorri zela mundura, eta tristerik bizitzeko, eta frakasatu bat izateko, eta…”.