DATORRENA

Euriak dakar urtea

eta urteak euria

bada egiten txikia

zaharra, bada atzea.

Aitzinan, berriz, gaztea,

datorrena da, berria,

etorkizunan haria,

izango denaren kea.

Hartuko dugu hobea,

ereingo dugu hazia,

kenduko dugu harria

ta bilatuko bakea.