ZINE – DEBATEA BAIONAN

Miarritzeko « Le Royal » zinegelak eta Lurrama elkarteak « zine-debate » gaualdi bat antolatzen dute heldu den ostiralean, urtarrilaren 19an 20:30-etan, « Zéro phyto, 100 % bio » filmaren aintzin proiekzioarekin.

Filmaren ondotik, hiru hauek elgarrizketan parte hartuko dute :
– Bruno Masetti, Donibane Lohitzuneko Ramiro Arrue lizeoko kantinako burua. Tokiko, kalitatezko eta biologiko elikagaiak kantinan erabiltzearen defendatzailea.
– Lisa Chateaugiron, BLE ekoizle biologikoen elkarteko animatzailea. Elkarteak kantinak eta laborariak harremanetan ezartzeko lan berezi bat eremaiten du.
– Laurence Bessouat, bio ekoizlea Burguen, Lurrama elkarteko administrazio kontseiluko kidea.

« Insecticide mon amour » filmaren ondotik, Guillaume BODIN filma ekoizleak bio kantina eta pestizidorik gabeko hirier buruzko dokumental bat proposatzen du.

Filmaren laburpena :
Kantina biologikoak azkarki garatzen ari dira, momentu berean Frantziar estatuko hirietan pestizidoen erabilpena gelditzen ari dira. Osagarri publikoa eta inguramenaren errespetua gogoan dituzte herritar batzuek, eta iniziatiba onuragarrien alde dihardute.

Gaualdia Euskal Herriko Laborantza Ganbararen 13 garren urtebetetzearen bezperan iraganen da. Besta hau Ainiza Monjolosen iraganen da goizeko 9:45-tik goiti.