Maiz ikusten den gaixotasuna da. Biztanleriaren %80ak bizkarreko mina dauka bere bizitzan zehar. Gehienetan ez da larria eta bere kabuz desagertzen da. Bizkarreko mina daukatenen herena besterik ez, sendagilearengana doa. %85 kasuetan giharreko mina izaten da. Sendagilearengana doazenen artean %90 lehenengo 6 astetan sendatzen da.
Faktore hauek bizkarreko mina eragiten dute:
-
Besoak buruaren gainetik igotzea.
-
Aulkian gaizki jarrita egotea.
-
Jarrera txarra edukitzea zutik gaudenean.
-
Denbora luzez eserita edo zutik egotea.
-
Ahoz behera lo egitea.
-
Babestu gabeko oinetakoekin hormigoiaren gainean zutik lan egitea.
-
Maiz jiratzea.
-
Bibrazioak jasatea.
-
Bi hanken luzera ezberdina izatea.
-
Atsedenik hartu gabe luze gidatzea.
-
Pisu handiak jasotzea.
-
Lantokian tresneria desegokia izatea.
-
Gizentasuna.
Hainbat baldintza psikologikoek lagundu ditzakete bizkarreko mina areagotzen: Depresioa, antsietatea, estresa, gogaitasuna, lanean atsekabea, etab.
Sendagilearengana joan behar duzu bizkarreko mina eta ondorengo sintomak badituzu:
-
Ohean zaudenean mina ez bada desagertzen.
-
Duela gutxi erorketa bat eduki baduzu.
-
Hanketan indar falta edo inurridura sumatzen badituzu.
-
Ezin baduzu maskuria menperatu.
-
Pisua galdu baduzu nahi gabe.
-
Sukarra baduzu.
-
Esteroideak hartzen badituzu.
-
Minbizia eduki baduzu.
-
Lau astetan mina ez badoa.
Tratamendua:
-
Beroa.
-
Anti-inflamatorio ez-esteroideoak.
-
Bizkarrezur manipulazioa.
-
Gihar-erlaxatzaileak.
-
Akupuntura (batez ere mina 4 astetik aurrera luzatzen bada).
-
Ohean gelditzea kaltegarria da.
Honako tratamendu hauen eraginkortasuna ez da frogatua izan, bizkarreko min akutuan:
-
Masajea.
-
Bizkarreko trakzioa.
-
Bizkarreko gerrikoa.
Ez da beharrezkoa erradiografia bat egitea lehenengo 6 asteetan.
BIZKARRA ZAINTZEKO AHOLKUAK.
-
Ariketa fisikoa egin:
-
Egunero gutxienez 30 minutuko ariketa fisiko aerobikoa egitea proposatzen da.
-
Indarra eta malgutasuna hobetzeko ariketak gomendatzen dira.
-
-
Ez gizendu.
-
Estresa kontrolatu.
-
Lanean jarrera egokiak izan (ez da bizkarra tolestu behar, hankak baizik).
-
Jarrera berdinean luze ez egoteko, lanean atsedenaldiak hartu.
-
Zamak modu egokian hartu.