IRUÑSHEME GUDARIAK (1936)

1936ko uztailaren 18tik aitzinerat, eta legalitatearen aurka militarki jotzekotz asmoz, matxinaturiko faxistek nafar anitz haien armadan bortxaz lerrokatu zituzten. Halere, frontean, batzuek ihes egin ahal izan zuten, demokraziaren alde borrokatzekotz. Argazkian adibide xume bat ageri da, hamalau iruñsheme gudari dira. Francok gerra irabazi eta, ziurrenik, gehienak erail zituzten, urte luzez preso hartu…

Argazkia: “Historia de Navarra”, Txertoa 1995.