Elikadurak garrantzi handia du osasuntsu eta ongi bizi izateko.
Osasuntsu elikatzeak ongi sentitzen lagunduko digu, fisikoki, zein buruz, gorputzez, pisuz…
Zenbait eritasunei aurre hartzeko ere baliogarria da: minbizia, loditasuna, diabetes, edo bihotzeko eritasunak besteak beste.
Hoberena denetik jatea da eta gauza bakoitza behar den adina. Hobeak dira garaiko jaki freskoak. Garrantzitsua da eguneroko jakietan zuntza (fibra) sartzea (fruta, barazki, eltzekari eta zereal integralek dute) eta baita ura ere.
Eskuorri txikian elikadura egokia zein den aipatzen da
Nahi baduzu elikaduraren inguruko gehiago jakin (elikagaiak, janari sanoak, zenbat jan behar den, edo elikadura adinaren arabera), liburuxka honetan elikatzeko modu sanoago baterako argibideak aurkituko dituzu.