Arratsalde batean, nekazari baten zaldia putzu batera erori zen. Zaldia ordu eta ordutan aritu zen irrintzika, nekazariak handik ateratzeko modua bilatzen zuen bitartean. Azkenean, nekazariak erabaki zuen zaldia zahartuta zegoela eta benetan ez zuela merezi putzutik ateratzea. Gainera, putzua agortuta zegoen eta estali beharra zeukan. Auzokide guztiei deitu zien lagundu ziezaioten putzua estaltzen eta zaldia lurperatzen.
Bakoitza pala bana hartuta lurra botatzen hasi zen putzu barrura. Zaldia zer gertatzen ari zen ohartu eta zeharo etsita gelditu zen. Baina, denen harridurarako, geldirik geratu zen palakada lur batzuen ondoren. Nekazaria, azkenean, putzu hondora begiratu eta zur eta lur gelditu zen ikusi zuenarekin. Palakada lur bakoitzarekin, zaldia zerbait sinestezin egiten ari zen. Lurra astindu eta urrats bat ematen zuen haren gainean. Handik gutxira, denek sor eta lor ikusi zuten, zaldia nola pasatu zen ertzaren gainetik eta nola atera zen jauzika.
Bizitzak mota guztietako lurrak bota behar dizkizu gainera. Putzutik ateratzeko gakoa, lurra astindu eta goranzko urrats bat emateko baliatzea da. Gure arazoetako bakoitza, goranzko maila bat da. Zulorik sakonenetatik atera ahal gara, ez badugu etsitzen. Botatzen dizuten lurra erabil ezazu, zerorren burua gainditzea eragozten dizuten zorigaiztoak garaitzeko.