AURELIO BERNARDIREN HITZAK (1965)

[…] Erromatar Inperioa erori zeneko drama handia azaltzeko,
kontuan izan behar da gauza bat oroz gain,
desegin zenean ez zela desegin etsaia potentzia antolatua zelako
—izanez ere, ez zuen halako potentziarik bere mugetan
(tribu barbaroek ez zuten kategoria hori,
eta Sasandarren Inperio persiarrak
muga txiki bat besterik ez zuen Erromarekin)—,
baizik eta barnetik desegiten joan zelako.
Organismo hari indarrak bat-batean huts egin izan balio bezala izan zen.