Evak Genesi izeneko liburua idatzi izan balu, nolakoa izanen zen gizakiaren lehen maitasun gaua? Eva hasiko zatekeen argitzen bera ez zela jaio inoren saihets-hezurretik, ez zuela inongo sugetzarrik ezagutu, ez ziola inori sagarrik eskaini, eta Jainkoak ez ziola behin ere esan erdituko zela oinazez eta senarrak menderatuko zuela. Istorio horiek guztiak gezur hutsak direla, Adanek prentsari kontatutakoak.
Eduardo Galeano.
Emakumeen nazioarteko eguna.