HIZKUNTZAKERIA

Patxi Saez Beloki

Gaur egun azpilanean, pipia egurrezko habean bezala, dabilen ideologia bat jarri nahi dut begi-bistan, hizkuntzakeriaren ideologia, Espainiako botere guneetan oso zabaldua dagoena. Pentsamolde hori ideia oker eta faltsu batean dago oinarrituta: gaztelania inguruan dituen hizkuntzak baino hobea dela komunikaziorako, bizikidetzarako, gizartearen aurrerabiderako eta norberaren garapenerako. Eta hobea delako, nagusitu egin behar duela.

Iturria: http://booktegi.eus/liburu.php?id=100