ESKUAK

Barnealde ahur

sekula ez ahul

eusteko, laztantzeko,

lotzeko eta askatzeko.

Eraldatzeko.

Eskualde bateko leinua, batasun zeinua, ahotsik gabeko doinua.

Ondarea dute zimurretatik barreiatzen eta azal leuneraino iristen.

Hitzik gabe dira mintzatzen eta ukituz maitatzen,

gorputz-adar oratzaile bi.

Zabaldu,

batu,

eskuarki heldu eta eskumenkajaso,

inoiz ez askatu

esku biluzi zintzoak.