MAITE ARRESE: “YOGA ETA IPUINAK UZTARTZEA LAGUNGARRIA DA HAURRENTZAT”

Goiena 2018-01-19 AISIALDIAAKTUALITATEA No Comments

Maite Arrese yoga irakaslea eta ipuin kontalaria da. Aktore lanetan ere ikusi izan dugu, sarri.Yogipuinak izeneko saioak egiten ditu bost eta hamar urte bitarteko haurrentzako.

 Yogipuinak’ saioan zer eskaintzen duzu?

Yoga eta ipuinak batzen dituen saioa da. Hasieran, bi ipuin kontatzen ditut, ditugun desioak kontatzen dituena, gure barrura egitearen garrantzia azpimarratuz. Hirugarren ipuina, berriz, haserrearen ingurukoa izaten da. Beti haserre bizi zen errege baten istorioa kontatzen dut… Amaieran, aldiz, erlaxazio pixka bat egiten dugu.

Saio berezia da, nola otu zitzaizun?

Yoga irakaslea naiz, eta azken urteetan ipuinak kontatzen aritu naiz. Zerbait ezberdina egin nahi nuen, bereizteko beste era bat zen. Hala, biak elkartuz guraso eta haurrak batzeko saio berezi bat egin nahi nuen.

Zein helburu du saio honek?

Yoga hitzak batasuna esan nahi du. Ipuinen bitartez yogako asana (jarrera) desberdinak egiten ditugu: arnasketa gogoan hartuz, emozio ezberdinei erreparatuz, eta nola ez, muskuluak eta artikulazioak landuz.

Yoga eta ipuinak ondo uztartzen al dituzte umeek?

Yoga, nagusiekin eta umeekin desberdin landu behar da. Umeek askotan ez dakite lasai egoten, eta horretarako begiak ixten ditugu, ipuinak kontatuz ere lasaitzen dira… Yoga zure burua ondo ezagutzeko tresna bat da, ezta soilik gimnasia egitea, eta umeek dena ikasten dute, ipuinak eta yoga uztartzea lagungarria da eurentzat.

Iturria:

www.guraso.eus

http://www.guraso.eus/maite-arrese-yoga-eta-ipuinak-uztartzea-lagungarria-da-haurrentzat/