Izena bere artile motagatik datorkio. Bi motatakoak izan daitezke Manex edo Ardi latxak, muturgorriak edo muturbeltzak, euren aurpegiaren kolorearen arabera.
Buru ertainekoak eta ongi orekatutako gorputza. Buruaren profila ia zuzen, pixkat azpiganbila. Belarri ertainak, kopeta zabala eta leuna, batzuetan artile pixka batekin. Adarrak orokorrean ahariek dituzte batik bat, nahiz eta Nafarroako muturbeltz motako emeek ere izan ohi dituzten. Gorputz enbor zuzena, lepazal fin eta tolesdurarik gabekoa. Beso eta hanka finak, azala lodia eta artile zuri kolorekoa. Artilea soilik belaunaldera arte iristen zaie. Emeen pisua 55 kg. eta arren kasuan 75kg. ingurukoa da.
Arrazaren beste datu batzuk: Erditzeak urtero, 1. Erditze bakoitzeko arkumeen kopuruaren media 1,27. Ardi bakoitzaren esne kopurua denboraldi bakoitzeko 180 kg., 140 eguneko esnealdian banaturik.
Muturbeltza Muturgorria