Euskararen Lagunak antolatua
Lagun maiteak:
Eskutitz honen arrazoia ERDIALDE hamaikagarren labur lehiaketaren aurkezpena da. Euskararen Lagunen elkartetik Nafarroa osorako antolatzen ari garena.
Aurreko argitarapen bezala, pasa den urteko parte hartze handia gainditzeko asmoz, ilusioarekin prestatu dugu. Horrexegatik, posible den neurrian jende guztia parte hartzera anima dezazuen eskatzen dizuegu.
Argibide honekin batera lehiaketaren oinarriak bidaltzen dizkizuegu. Iazkoak mantentzen dira. Posta elektronikoaren bidez kontuak bidaltzea aukera ere badago, lan guztien bidalketa errezten duela uste dugulako.
Arauak:
1. Parte hartzaileak: nahi duten guztiak.
2. Idazlanaren ezaugarriak: gai librea; luzera: 2 orrialde (DINA4) gehienez,
ordenagailuz (verdana hizkia, 11 puntukoa) eta euskaraz idatzia.
3. Mailak:
– Gazteak multzo hauetan banatuak:
• D ereduko zein ikastoletako ikasleak
• Beste ereduetako ikasleak
• 6-10 urteko ikasleak
• 11-14 urteko ikasleak
– Helduak (15 urte baino gehiagokoak)
Parte hartzaile bakoitzak idazlan bakarra aurkeztuko du, argitaratu
gabekoa, originala eta beste lehiaketa batean saritu gabekoa.
4.Lanak aurkezteko epea: 2018ko Maiatzaren 3a arte.
Gutunez aurkeztu nahi bada, honako helbide honetara bidali behar da:
Euskararen Lagunak, La Noria kalea 32, 31253 Miranda Arga,
Nafarroa. Gutun-azalean “Idazlan laburren lehiaketa” jarriko da.
Mezu elektronikoz aurkeztu nahi bada, hurrengo helbide honetara:
erdial de.euskararenlagunak@gmail.com
Barruan sartuko den gutun-azal txikian jarriko dira lanaren izenburua, egilearen
ezizena, eta maila. Gutun-azal itxi horren barruko orrian idatziko dira datu
pertsonalak: izen-abizenak, helbidea, adina, telefonoa eta ikastetxea
(gazte mailan aurkeztekotan). Mezu elektronikoetan gauza bera eginen da
erantsitako artxibo batean
Arau hauek betetzen ez dituzten lanak, lehiaketatik at geratuko dira.
5. Sariak. Maila bakoitzean gutxienez 3 sari izanen dira. Laster jakinaraziko dira
gure web gunean.
6. Sariak 2018ko maiatzaren 26an banatuko dira, Miranda de Argan
izanen den “Euskararen eguna” ospakizunean. Irabazleei aldez aurretik
abisatuko zaie.
7. “Euskararen Lagunak” elkarteak beretzat gordetzen ditu saritutako obrak
argitaratzeko eskubideak, baita iragarritako sariak aldatzeko eskubidea ere.
Idazlanak ez zaizkie itzuliko egileei.
8. Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin darama aurreko arau guztiak
onartzea.
Informazio gehiago: http://euskararenlagunak.wordpress.com/