Gargolak ‘collage’ fotografikoen artean ibilbidea proposatzen du, non dibond (aluminioan) imprimatuetan, leku desberdin eta elkarren artean zerikusirik ez duten irudiak agertzen diren. Zonalde desberdinekoak dira, Kuba, Erroma, York Berria, Porto edo Paris edota Nafarroa, Gipuzkoa, Galizia, Asturias-eko herriak…”Dena den, irudiak non harrapatuak izan diren, gutxienekoa da, garrantzitsuena irudiak zer pentsarazten dutena da”. ” Irudiak nire irudipeneko bidaiak dira, leku transformatuetan zehar nire ibilaldiak, nahasturik, nire izaki eta munstroen ‘collage’-ak, nire kontakizun arkitektonikoak”.
Proiektu honen inspirazioa bidai baten experientzia da, beti fisikoa ez dena, barne bidaia, burukoa, kasu honetan poesia eta irudiaren bitartez.
Proiektuaren izenburua poesia liburuxka batetik dator, zeina Porto-rako bidai batean erosi nuen eta ‘Gargolak’ izena zuena. Laister nire irudipenak erdi aroko animali misteriotsu hauetan pentsararazi zidan. Animali hauek erdi erlijiotsuak erdi paganoak dira. Ez nuen liburuxkaren autorea ezagutzen eta hausnartu eta gero Tomás Barros Pardo (Toledo 1922 – A Coruña 1986) plastika eta idatzien arteko artista polifazetikoa aurkitu nuen. Erabaki nuen bere obraren zati txiki honekin topo egiteak eta biok magoarekin genuen amonkomuneko zaletasunak zentzua jartzen ziola izenburuari.
Erakusketa poesia liburuxka honekin lagundurik dator, hala nola beste poesia batzuetatik hala nola Konstantino Kavafis, Pablo Neruda, Antonio Machado eta Gabriel García Márquez. Hauekin guztiekin eta nire irudiekin nire Gargoleki lasaitasunez gozatzeko gonbidapena luzatzen dut,
You must be logged in to post a comment.