AURIZKO ZALDIA (MORFOLOGIA)

Garapen oneko eta egituraketa egokiko arraza dugu. Larruazal kolore “Alazan” edo gaztain kolorekoa izan dezake. Arren gurutzera arteko altuera 150 zentimetrotakoa eta emeena 145 zm-takoa da. Zaldien pisua 750 kg-takoa eta behorrena 650 kg-takoa da batez beste. Piramide itxurako eta tamaina txikiko burua. Profil zuzenekoa, kopeta zabalekoa, belarri ertain txikiak eta barrukaldean iletxoekin. Lepo ertainekoak, bular sendo eta zabalekoak, enbor gihartsua eta sahietsalde borobilduna. Buztan luze eta oso iletsua. Hanka eta beso luzera ertainekoak.

Heldutasunera 24 hilabeteekin iristen dira, arrak nahiz emeak. Behorrek lehenengo erditzea 48 hilabeterekin egiten dute. Erditzeen arteko epea 345 egunekoa eta urtean behin erditzen dute. Erditze bakoitzean zaldiki edo behoka bat izaten dute.

Haragirako direnak normalean 15 hilabeterekin hiltzen dira. 1.000 gr. irabazten dituzte eguneko eta 275 kg.-rekin (pisua kanalean) hiltzen dituzte, kanalaren errendimendua % 60 koa delarik.