Ekur, lapis-lazuliaren etxandia, dardar egiten duen goi Egoitza,
Zeinaren errepetuak eta beldurrak zerua bera ukitzen baitute,
Zeinaren itzala herrialde osora hedatzen baita,
Zeinaren goratasuna zeruaren bihotzeraino ere iristen baita.
Non jaunek eta printzeek
beren dohaintza sakratuak eta eskaintzak egiten baitituzte,
non beren otoitzak, erreguak eta eskariak egiten baitituzte.