Bi urte ei ditut;
bizitzeko,
arnasteko,
hausnartzeko.
Zer egin dezaket?
Ez naiz bera,
ahulago sentitzen naiz.
Ulertzen nire hitzak?
Erori egiten naiz,
baina gero eta zailagoa
egiten zait altxatzea.
Amore ematen dut.
Ametsak ziren horiek
desagertzen ari dira,
ez dira itzultzen.
Sumina da nire jabe.
Ulertzen nire hitzak?
Uste nuena baino
handiago sentitzen naiz,
era berean ahulago
eta tristeago,
baina bizirik nagoela
ikusten laguntzen didazu.
Ulertzen nire hitzak?
Bizitza osatzen duten une txikietan,
bizirik sentiarazten nauzu.
Bizirik nauzu.
Bizirik nago.
Ulertzen nire hitzak?
Erortzen den arrosa petalo
bakoitzaren lurrina sentitzen dut,
nire ondoan zaitudalako.
Haizeak ekarritako luma batek
nire larruazalarekin tupust egitean
sentitzen dudan zirrara
biziberritzen dut alboan zaitudanean.
Ulertzen nire hitzak?
Erori, erortzen naiz,
eta jausiko naiz.
Baina altxatzen naiz
eta goratuko naiz.
Zuri esker.
Ametsak ez dira desagertzen,
hor diraute, nik landu zain.
Ez dago amore ematerik
ez dut etsiko.
Zuri esker.
Ez dago suminik,
zoriona da nire jabe.
Egoera gogorrenetan ere
Zoriontsu izaten ikasi dut
Eta zoriontsu naiz.
Zuri esker.
Ulertzen nire hitzak?