Latxa edo Manex ardiak, arraza zaharrenen arteko bat dugu. Gehien bat Euskal Herriko zonalde menditsu eta euritsuenetan aurki ditzakegu animali hauek. 355.169 animali erroldatuta daude. % 60 muturbeltzak dira eta % 40 muturgorriak. Esne ardiak ditugu, eta arkumeak euren amengatik bereizten dira haragirako saltzeko, 30 egun dituztenean 10 – 12 kg.-ko pisu biziarekin. Ardi hauetatik lortutako esnearekin gazta egin ohi da, batzuetan Idiazabal, Erronkari eta Ossau-Iratiko sor markarekin. Artilea ere erabiltzen da, lehen lastairak betetzeko eta orain alfonbra eta tapizak egiteko.
Ardi latxa edo Manex ardia ia egunero belardira bazka jatera ateratzen da. Negualdean bazka beterraba-mamiarekin, soja, zerealen bidez kontzentratutako elikagaiekin, etab.-ekin osatzen da. Artaldeen batez bestekoa 200 animalitakoa izaten da.
Muturbeltza Muturgorria