TUZIDIDES: PERIKLES (K.A. V. MENDEA)

Bake denboran, Perikles Estatuaren buruzagitzan egon zen bitartean,

jakintasunez gobernatu eta segurtasunez zaindu zuen hura;

eta haren agintaldian egon zen bere gorenean […]

 

 

Bere agintaritzari, adimenari eta osotasun agerikoari esker,

herriari bere askatasuna errespetatu ahal izan zion, mendean eusten zion bitartean.

Herritarrek bera gidatzen utzi ordez, berak gidatzen zuen herria;

inoiz ez baitzuen boterea bilatu zilegitasunez ez bazen;

ez zituen xarmatu behar izaten; izan ere, halako errespetua zioten;

gogortasunez mintza zitekeen, eta haiek ezeztatu.

Gehiegikeriaz hasten zirenean,

errespetua galduta,

beren arriskuez konturarazten zien;

eta, arrazoi handirik gabe animoz apal zeudenean,

konfiantza harrarazten zien berriz.

Hala, demokraziaren izenean,

boterea egiaz lehenbiziko herritarraren eskuetan zegoen.