MERAKI TANTTAK

Meraki Tanttak irudiztatutako kontakizuna eta musika, gizarte zein emozioen munduenaurkikuntza dinamikekin uztartzen duen egitasmo zoragarria da.

Kutxa honek bi liburu ditu: “Meraki, emozioak, ekaitzak eta distirak”, hainbat artistek ederki irudiztatutako hamaika album biltzen dituena eta “Tanttak, munduak argitzeko edabeak”, hainbat proposamenen bitartez zeure burua entzun, berraurkitu eta sortzeko gonbidapen bat. Giltza zeuk duzu…

Liburu hau ez da gauzak Nola egin definitzen duen gidaliburu bat. Ideia-jasa magiko eta freskagarri bat da eta Meraki, emozioak, ekaitzak eta distirak. Bildumako ipuinetako bakoitzak lagundu eta aberasten du. Sentsazioez, aniztasunez betetako edabeak dira, baina tresna pila bat ere baditu, zure barne-munduan eta gizarte- harremanen munduan murgil zaitezen. Proposamen eta dinamika asko aurkituko dituzu hor, honako hauek oinarri hartuta, besteak beste: Arteterapia, Mindfulnessa, Psicologia positiboa eta Gestalta. Ibilbide baterako proposamenak dira, baina zuk gobernatzen dituzu itsasontzia eta haren norabidea.

Honako hau ez da edozein ipuin-bilduma. Zentzuetarako esperientza oso bat bizitzeko gonbidapen bat da, ilustrazio inspiragarri eta iradokitzaileez betea; horiek nahi dituzun ametsen munduetako ateak irekiko dizkizute, testuen musikaltasun eta sakontasunarekin batera. Magia zuregan aurkitu eta ateraraziko duen barnerako bidaia bat. Sentikortasunez eta errespetuz betetako liburu hunkigarri honek, hamaika albumen bidez, honako gai hauetaz hitz egiten du: identitatea, aniztasuna, askatasuna, emozioak… eta irakurketa askotarikoak eskaini. Izan ere, edozein pertsonak behar ditu artea eta edertasuna.