GUTUNA ALKATEAK ARKEOLOGOARI (1882)

Nire adiskide argi eta bihotz alaigarri hori!

Eskatzen didazuna zaila bezain alferrekoa duzu.
Bizi osoa eman badut ere lan honetan,
inoiz ez ditut zenbatu etxeak
eta aztertu bertakoen lagun kopurua.
Bakoitzak nola kargatzen duen mandoaren bizkarra 
edo txalupa hondoan zer gordetzen duen ez da nire kontua. 

Baina, batez ere, hiri honen historiaz denaz bezainbatean,
Jainkoak daki zenbat hauts eta nahasmendu
irentsi duten desleialek islamaren ezpada etorri aurretik.
Hutsala litzateke, hortaz, gu hori ikertzen hastea.


[Kuyunyikeko alkatearen gutuna 
Niniveko indusketetako lehen arkeologoei.
A.H. Layard, 1882. urtea]