Tik-tak tik-tak.
Hiru, lau, bost…
segundo gutxiago bizitzeko.
Zaharragoa naiz,
baita zu ere.
Horrelaxe bizi gara.
Erlojuaren hotsa sentitzen
dut belarrian,
honek xuxurlatzen dit
egin beharreko guztia,
berak jartzen nau egunean.
Oparitzat jaso nuen erlojua
amodioz jaso nuen hura
beharturik jaso nuena
bera da.
Ireki zenizkidan ateak
ixteko behar zaitut,
nire bihotzaren erritmo
geldiezina gelditu behar duzu.
Bai zuk.
Ez nik.
Berriz etorri.
Eta hegan egingo dugu,
kafe gozoaren usaina
dastatuko dugu,
azken musu baten ondorengo
ezpain lehorrak bustiko ditugu
eta hau, elkarrekin.
Zure azal leuna
laztandu nahi dut,
zure gorputza
ferekatu,
laztandu ,
zu besarkatu.
Maite zaitut eta
badakit badakizula,
eta honekin
hitz xamurrak,
zureak eta nireak,
ez batenak.
Gurea den elkartasuna
jostura bihurtu da.
Baina behar zaitut.
Hau askatzeko.
Nire bihotzeko
erlojua gelditzeko!
Tik-tak tik-tak.
Hiru, lau, bost…
segundo gutxiago
zurekin bizitzeko.