Testua: Kalkutako Teresarena.
Egunik ederrena?: gaur.
Gauzarik errazena?: huts egitea.
Oztoporik handiena?: beldurra.
Hanka-sartzerik handiena?: etsitzea.
Gaitz guztien iturria?: norberekoikeria.
Entretenigarririk bikainena?: lana.
Porrotik okerrena?: adorerik eza.
Lehenengo premia?: komunikatzea.
Zoriontsuen egiten duena?: besteentzat onuragarria izatea.
Misteriorik handiena?: heriotza.
Akatsik okerrena?: umore txarra.
Pertsonarik arriskutsuena?: bekaiztia (inbidiatsua).
Sentimendurik doilorrena?: ezinikusia.
Oparirik zoragarriena?: barkamena.
Ezinbestekoena?: familia.
Ibilbiderik azkarrena?: bide zuzena.
Sentsaziorik atsegingarriena?: barne bakea.
Babesik eragingarriena?: irribarrea.
Konponbiderik hoberena?: baikortasuna.
Pozgarririk handiena?: betebeharrak egindakoan.
Munduko indarrik ahaltsuena?: fedea.
Denetan gauzarik ederrena?: maitasuna.
Eta Kalkutako Teresak ahaztu egin zuen munduko hitzik ederrena: AMA.