AURIZKO ZALDIA (BILAKAERA)

Bere jatorria Nafarroako Jaka behorren eta Bretoi motako zaldien gurutzaketaren ondorioa da. Lehen lanerako animalia gisa erabiltzen zen, gaur egun aldiz haragirako erabiltzen dira. Nafarroako iparrekialdean aurkitzen dira animalia gehienak nahiz eta Andia, Aralar, Urbasa eta Baztan inguruetan ere buru asko aurkitu ahal ditugun. Mendietako belarra eta landareak profitatzen dituen arraza dugu, gutxitan ikusi ohi dira zaldi hauek ustiategietan (elur garaian baten batek biltzen dituen arren). Gaur egun desagertzeko arriskuan dagoen arraza dugu. Hau ekiditeko “Sailkapen eta mantentze plana” martxan da urte batzuetatik hona. 2016ko datuen arabera 6.116 animalia daude. 4.930 behor eta 1.186 zaldi.