(0-6 urte)
-
Gertatzen ari dena ulertzen ez badute ere giroko tentsioa sumatzen dute.
-
Atxikimendua sortu eta eraikitzen den etapa honetan bi gurasoekin harremana bermatu behar da.
-
Egozentrikoak dira eta uste dute gertatzen den oro beraiek egindakoagatik gertatzen dela, ardura edo kulpa sentimenduak kenduarazi behar zaizkie.
-
Gurasoak elkartuko diren fantasia garatzen ahal dute.
(6-12 urte)
-
Egoeraren kontziente dira baina konflikto eta sentimenduen gestioan gabeziak dituzte; Hizketaldiak mantendu elkarren sentimenduak, egoerak, fantasiak, kezkak… konpartituz.
-
Gurasoei errua botatzeko joera izaten ahal dute.
-
Ziurtasuna, afektua, egonkortasuna, mugak, rutinak, ardurak, ohiturak… mantendu. Harremana bi gurasoekin izatea bermatu eta erraztu behar da.
(12-18 urte)
-
Nerabezaroan gurasoetatik desberdintzea ematen da. Banaketaren egoera baliatu dezakete (txantaia egiteko, gurasoen inkoherentziak aprobetxateko, komunikazio eskasa…) beren nahiak lortzeko.
-
Etxeko egoera berriak (bi etxe, egonaldiak…) kezka eragiten die. Beraiek epe luzera harremanak mantentzeko duten gaitasunaz duda egiten ahal dute.
-
Emozioen gestioan lagundu, komunikazioa bermatu, arduretan oinarritutako heziketa eskaini… bi gurasoen presentzia eta gutxieneko adostasunak bermatuz.
Bikote haustura edo dibortzio kasuetan seme-alabentzat lagungarri izan ohi da:
-
Haurrei adierazpen bide desberdina eskaini: egunerokoak, marrazkiak, dantza, ipuinak, gaia lantzen duten pelikulak… eta norbere emozioen adierazpen eta gestio egokiak eginez eredu izatea.
-
Ikasle garaian: materialaren superbisioa eta zaintza (bi etxe izatean materiala atzendu edo galtzea oso ohikoa suertatzen da).
Eta kaltegarriak dira:
-
Haurrak posizionatzea, gurasoen artean aukeraketa eginaraztea, bertze gurasoarengatik gaizki erranka ibiltzea eta posizionatuaraztea, konfliktoetan presente egitea, gurasoen arteko lehia seme-alabak bereganatzeko, bertze gurasoarekin gutxieneko komunikazio eta adostasunik ez ematea.
-
Seme-alaben sentimenduak nahierara moldatzea, exigentzia altuegiak egitea.