SINESTESIA 1

Nire sinestesian parte hartzen duten forma, kolore eta mugimenduak beti fondo beltz baten gainetik agertzen dira. Momentu bat margotzen dutenean, etxeko egongelatik flotatzen pasatzen diren formak margotzen ditut. Horiek sortzen dituzten elementuak honakoak izan daitezke: suan dagoen zartaina, sakelekora iristen den notifikazio bat, telebista edo irratia, lehiotik sartzen den txori baten doinua, trafikoarena edo jendearen paseotan sortzen den zurrumurrua…

Kasu hauetan irudi sinestesikoa eragiten ari den elementua ez zait hainbeste axola… egunerokotasuneko elementu desberdinak batera sortzen ari diren irudian fokoa jartzen dut.