SUSANAREN MOTXILA

Susana beti bezala atetik atera zen. Baina egun horretan desberdina izan zen, egun horretan ez ziren 20 ume Susana, Susana, Susana…oihuka hasi, egun horretan isiltasuna zegoen.

Beti bezala beldurtuta atera zen, gaur zer eramango zuen motxilan pentsatzen. Beraren argazki bat txatxututa edo okerragoa zen zerbait.

Susanak ez zuen motxila ireki etxera iritsi arte.

Inori ezer esan gabe bere logelan sartu zen. Beti bezala beldurtuta, beti bezala kremailera poliki poliki irekitzen hasi zen, beti bezala begi bat itxi zuen. Egun horretan sobre txiki eta txuri bat zegoen.

Ireki zuenean urtebetetze baterako gonbidapen bat zegoen.

Handik aurrera dena aldatu zen.