IRUÑEAKO ALDE ZAHARRAREN EGUNA

Hona hemen programa:

Maiatzak 26, Alde Zaharreko egunearen edizio berria

 

  • Egun osoan zehar auzoko kaleetan barna hamaika ekimen burutuko dira.
  • Egunaren aurreko astean, Pisuteka proiektuaren aurkezpena eta autodefentsa eta maskulinitate tailerrak.
  • Larunbata goizean Merkaderesen, auzoko kolektiboek haien mahaiak kalera aterako dituzte.

 

Maiatzaren 26an, Alde Zaharreko eguna ospatzeko, auzoko ezkutaleku ezberdinetan hamaika ekimen programatuak daude. Honen aurretik, bizilagunek Auzoko Jai Batzordeak antolatutako aste oso batez disfrutatu ahal izango du.

 

Aurretiko astean hainbat ekimen izanen dira. Esaterako: Tailerrak, erakusketak, yoga eta Gorputz Jarreren Hezkuntza klaseak, ipuin kontalaria zeinu hizkuntzan edo harresietatik ibilbidea. Astea herri kross batekin amaituko da astea ostiral horretan, III Burgos III Millas, haurrentzako eta helduentzako (www.tresburgostresmillas.com). Honetaz gain astean zehar ere Auzoko Etxebizitza sareak Pisuteka proiektua aurkeztuko du (astearteak 22, 19:30etan Plazaran) eta autodefentsa (ostegunean 17:00-21:00) eta maskulinitate (ostegunean 17:00-20:00) tailerrak ere izanen dira.

 

Larunbatean, egitarau anitz batek beteko ditu auzoko kaleak egun osoan zehar. Joaldunak, trikitilariak, dianak eta kalejirak. Auzoko kolektiboek ere haien materiala kalera atera ahal izango dute Merkaderesen, haien lana bizilagunei erakutsi ahal izateko. Honetaz gain, goiz osoan zehar puntu ezberdinetara bisita gidatuak egongo dira. Esaterako: Guendulain jauregia, San Cernin dorrea edo Nafarroako Museoa.

 

Eguerdian indarrak hartzeko Kelderete lehiaketa izanen da Santa Ana plazan eta honetan parte hartzeko Maiatzaren 25a baino lehen Auzoenean eman behar da izena. Antolakuntzak ogia, ardoa eta Piaparrikako letxugak jarriko ditu. Kaldereria kalean ere herri bazkaria egongo da eta arratsalde osoan zehar kontzertuak kalean bertan.

 

Arratsaldean ere programazioak darrai auzoko txoko ezberdinetan. Kalejira bat Gaztetxetik eta Haurrentzako sormen merendu bat Nafarroako Museoan. Honetaz gain, egun osoan zehar, Gaztetxeko bilakaera eta eboluzioaren erakusketa ikusi ahal izango dugu eta Eguzki Irratiak bere 35. Urteurrena omentzeko ate irekiak egingo ditu.