UR: EURIAREN LIBURUA – JUAN KRUZ IGERABIDE

Bakoitzaren adinaren eta irakurketa-abiaduraren arabe­ra, grabazioa entzutetik has daiteke; gero, testua aurrean dela berriro entzun, txikienek zatika edo poema errazenak aukera­tuz, gero zailagoetara pasatzeko. Pedagogo batzuen arabe­ra, testuak entzun ahala irakurtzea ariketarik onenetakoa da testuen ulermena hobetzeko. Baina, batez ere, iraku­rriz eta entzunez gozatzeko bidea da.

Elena Odriozolak marraztu dituen euriak, arinenetatik hasi eta mardul eta zeharkakoetaraino, elkarrekin nahas daitezke, irakurle bakoitzak bere euriak osatuz, elkarren gainean ja­rriz, edo itzal-jokoen serie bakoitzeko pertsonaien gainean kokatuz, eszena bakoitza norberak aukeratutako euripean gerta dadin. Konbinazio-aukera ugari dago irudiekin jolasteko.

Material honekin guztiarekin zeure euri-liburua osa dezakezu; material osoa edo zati bat erabil dezakezu horretarako, testu berriak asmatu, zeure irudiak eta doinuak egokitu.

ISBN 978-84-15756-48-4

Denonartean, 2014